Garbiketa Industriala - Adilan 2015
Enplegua
Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileek ezagutzak eta gaitasunak lor ditzaten honetarako:
_ Eraikin eta lokaletan gainazalen eta altzarien garbiketa- eta mantentze-lanak egiteko. Horretarako, ikasleek higienizazioa, babesa eta zaintza bermatzen duten teknikak, tresnak, produktuak eta makinak erabiltzen ikasiko dute, gaitutako profesional baten begiradapean, segurtasun-alorreko eta osasun-alorreko indarrean dagoen araudia betez.
Gelako formazio-fasearen edukia (100 ordu):
MF0972_ 1 Eraikin eta lokaletan zoruak, hormak eta sabaiak garbitzea, tratatzea eta mantentzea.
MF1087_1 Eraikin eta lokaletan kristalak garbitzea.
Horrez gain, zeharkako formazio osagarria emango da:
_ Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna.
_ Ez diskriminatzea eta gizarte bazterketaren aurkako borroka.
_ Ingurunearekiko errespetua eta babesa.
_ Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak.
_ Taldeko lana.
_ Komunikazioa.
Fase praktikoaren edukia (180 ordu):
MP0102 Praktika profesional ez laboralen modulua.
Ikastaroak 280 ordu ditu guztira, eta bi fasetan bananduta dago: gelako formazioa eta lantokiko formazioa (praktikak).
Hartzaileak:
Beren lan-ibilbidea aldatu eta zerbitzuen alorrean hasi nahi duten Barakaldoko langabeak. Hala, ikastaro honen bidez, SSCM108-ERAIKIN ETA LOKALETAN GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEA profesionaltasun-ziurtagiriaren ezagutzak eta gaitasunak lortuko dituzte.
Datak eta ordutegia
Aurreikusitako hasiera-data eta ordutegia:
Gelako formazioa: 2015/05/04
Ordutegia: 09:30etik – 15:00etara
Lantokiko formazioa: 2015/06/04
Ordutegia: 09:30etik – 15:00etara
